Gure Gorbeia Areto politera joan ginen Jon Mairaren hitzaldia zeal eta. Itxura onekoa zen, eta nire ustez, ez gintuen defraudatu. Baina arazo batzuk euki genituen bedela ez zegoelako (gaixorik baitzegoen) eta udalak jarri duen langileak ez dakielako nola erabili Aretoko gauza asko (pantaila erraldoia, adibidez).Baina, beno, Jon Maiaka hitzaldia hasi ahal izan zuen:
Lehen, bertso polit batzuk jarri zizkigun entzuteko eta bertsoak amaituta, proiektorearekin argazkiak jartzen joan zen. Lehenengo partean, euskal arrntzaleen historia kontatu zigun: 1500ean hasi ziren galeoietan Ameriketara joaten. Gero, haien esperientziakontatu zigun: txalupan edo hondartzetan lo egin behar izaten zutela, edo nola orain dela 400 urteko arrantzaleen modura jantzi zirela… ¡eta ez zirela behin baten eres dutxatu! Hark esan zigunez, esperientzia polita izaqn zen dutxarik ez hartzea… Oso gauza interesgarria ere kontatu zigun: Kanadako parte hartan dena erasmten zuen “Basque” hitza aurrean: Basque Television, Basque Inmobiliary… Baina gehienek ez dakite ezer gutaz.
Erakunde Quebectarrek garrantzi handia eman zioten Join Maia eta haren kideei, eta Udalek harrera ofizialak egiten zizkieten. Azkenean, Karlos Gonzalezek, Ortuellako Euskara Tekinikaria, Jon Maiari denbora amaitzear zegoela esan zion eta hitzaldiak amaiera txarra eduki zuen, zumaiarra korrika hitz egiten hasi baitzen.
Niri asko gustatu zitzaidan hitzaldi hura eta, gainera, Jon Maiak erabilitako euskara batua ulergarria izan zen. Ikusten zen munduko pertsona zela ere eta ez baldar bat. Arazo bakarra atezainaren falta izan zen.
Deja una Respuesta »